Aaron Swartz
Aaron Swartz | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aaron Hillel George Swartz |
Jaiotza | Highland Park, 1986ko azaroaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Brooklyn, 2013ko urtarrilaren 11 (26 urte) |
Hobiratze lekua | Shalom Memorial Park (en) |
Heriotza modua | suizidioa: urkatzea |
Familia | |
Aita | Robert Swartz |
Ama | Susan Swartz |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea North Shore Country Day School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | programatzailea, idazlea, Interneteko ekintzailea, wikimedialaria, militante politikoa, enpresaburua eta hacktivist (en) |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
aaronsw.com | |
Aaron Hillel Swartz, Aaron Swartz edo, Interneten, aaronsw, (1986ko azaroaren 8a – 2013ko urtarrilaren 11) AEBko programatzaile, enpresa-sortzaile, idazle, ekintzaile politiko, eta Interneteko hacktibista nabarmena izan zen. Parte hartu zuen RSS formatuaren sorreran eta Markdown argitaratze formatuaren sorreran. Creative Commons lizentzien sorreran eta hedatze lanetan, hasierako antolaketan ere partaide handienetakoak izan zen. Parte hartze nabarmena ere izan zuen web.py webgunearen sorreran eta Reddit gizarte sarearen sorreran. Aaron Swartz Reddit enpresako bazkide eta jabe bihurtu zen, Reddit enpresak Aaron Swartzek sortutako enpresarekin, Infogami enpresarekin, bat egin zuenean.
Baina enpresa-sortzaile bezala baino ezagunago bihurtu zen ekintzaile politiko bezala. 2009. urtean asko lagundu zion Progressive Change Campaign Committeeari ekintza politikoak online bideratzen. 2010. urtean ikertzaile bihurtu zen Harvard unibertsitateko Safra Research Lab on Institutional Corruption erakundean. Harvard unibertsitateko erakunde hau Lawrence Lessigek zuzentzen zuen. Demand Progress taldeko sortzaile nagusietakoa ere izan zen, Stop Online Piracy Acti, SOPAri, aurre egiten nabarmendu zen taldea.
2011ko urtarrilaren 6an MITen lanean zebilela poliziak atxilotu zuen. MITeko zerbitzarien bidez milaka artikulu akademiko deskargatzen ari zen JSTORretik. Aaron Swartzen lagunen arabera, Aaronek artikulu horiek "liberatzeko" asmoarekin deskargatu nahi zituen. Artikuluen kopiak egin eta edonoren esku utzi, Interneten, doan, eduki libreak izango balira bezala, hori omen zen Aaronen asmoa. Fiskal federalaren ikuspegitik, ordea, Aaronek Interneten egin daitezkeen hainbat delitu egin zituen batera. Delitu horiengatik guztiengatik dirutza ordaintzeko zigorra (milioi bat dolar) eta kartzela zigorra (35 urtera arte) eska zezakeen fiskalak. MITeko arduradunek salaketarekin oso urrutira joan nahi ez bazuten ere, fiskal federala ez zirudien zigorra arintzeko prest.
Aaron Swartzek bere buruaz beste egin zuen, bere burua urkatu egin zuen Brooklyneko bere apartamentuan.
2013ko ekainean, hil eta hilabete gutxitara, Swartz Internet Hall of Fame delakoan sartu zuten.
Dokumentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interneten erraz topa daitezke, hainbat hizkuntzatan, Aaron Swartzi buruzko hamaika dokumental, esaterako:
- (Ingelesez) Brian Knappenberger (Zuzendaria eta ekoizlea), The Internet's Own Boy: The Story of Aaron Swartz. Participant Media: 2014. Via The Internet Archive, www.archive.org/ [105 minutu].
- (Gaztelaniaz) Brian Knappenberger (Zuzendaria eta ekoizlea), La historia de Aaron Swartz. El hijo del Internet.
- (Ingelesez) Ali Akbarzadeh (Zuzendaria), Killswitch: The Battle to Control the Internet, Akorn Entertainment: 2014
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Aaron Swartz (webgune ofiziala).
- (Ingelesez) English Wikipedia userpage (2004–2013)
- Github.com/aaronsw (Aaron Swartz)